Sergio eta Erramun plazara iristen dira bertan ospatuko den legez-kanpoko botilloia ekiditeko. Baina iristean, amaiezina bihurtuko den abentura batekin egingo dute topo.
Publikoa plazara hurbildu eta erdi erdian susmagarria den furgoneta bat aurkituko du, Erramun eta Sergioren presentziak argituko du furgoneta horren inguruko guztiak.
50 minutuko ikuskizuna, antzerki talde hau bereizten duten osagai eszenikoekin sortutako pieza umoretsu eta ausarta.
Kale antzerki hizkuntza erabiliaz, umorea eta egunerokotasun soziala azaleratuko dira, lerdotasuna eta zoramenera eramango gaituzten bi pertsonai hauen bidez.