Gaur aurkeztuko da mundu guztiak aipatzen duen kanpaina soziala. Zer dago LJ75ren atzean?

Azkenean iritsi da eguna. Gaur aurkeztuko da mundu guztiak aipatzen duen kanpaina soziala. Sustatzaileek “aro berri baten hasiera” gisa deskribatzen dute. Askatasunaz, eskubideez eta justiziaz hitz egiten digute. Hainbat norabide dituzten kontzeptuak, dirudienez. Zer dago LJ75en atzean? Zeintzuk dira bere benetako asmoak? Nortzuk dira oraindik inork ikusi ez dituen “sustatzaile eraginkor” horiek? Premisa horiekin, Cia. Barsantik bere kaleko azken lana aurkezten du. Inguratzen gaituzten populismoen arriskuaz hitz egiten duen komedia bat.